HAIMAR ETXEBERRIAK ‘ONE BELT ONE ROAD NATIONS CUP’ HUNGARIAKO LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU

2021/08/20
HAIMAR ETXEBERRIAK ‘ONE BELT ONE ROAD NATIONS CUP’ HUNGARIAKO LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU

Francisco Javier Cerezo, Espainiar Estatuko junior mailako hautatzaileak, txirrindulari irundarra hautatu du nazioarteko bi lasterketa jokatzeko.

Gaurtik aurrera Hungarian eta datorren abuztuaren 26an Txekiar Errepublikan Espainiar Estatuko selekzioarekin arituko da Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra. Francisco Javier Cerezo hautatzaileak, Haimar Etxeberriarekin eta beste bost txirrindularirekin, junior mailako selekzioa osatu du. Etxeberriarekin batera arituko diren txirrindulariak honako hauek dira: Espainiako erlojupeko eta ordekako txapelduna, Ivan Romeo; Xabier Zabala, Pau Marti, Hugo Aznar eta Ruben Sanchez.

 ‘One belt one road Nations Cup’, hiru etapako txapelketa. 

Hungariako lasterketa gaur hasiko da Nyíregyhazan 3,8 kilometroko erlojupeko lauarekin. Larunbatean bi sektoretan banatutako lineako etapa jokatuko dute txirrindulariek: bata goizean, 89,9 kilometrokoa, Vásárosnamény inguruan, eta bestea arratsaldean, 41,2 kilometrokoa, Ibrány inguruan. Azkenik, Igandean, 108 kilometroko etaparekin bukatuko da txapelketa, hau ere aldaparen bat edo beste izango duen etapa izango da.

Hungariatik, Txekiar Errepublikara ‘Bakearen lasterketa’ lehiatzera.

Hungariatik Haimar Etxeberria Txekiar Errepublikara Bakearen Lasterketa jokatzeko prestutasunarekin joango da, Nazioen Kopako hitzordu klasikoa. Proba ordekako hiru etapa zorrotzez eta espezialistentzako 11 kilometroko erlojupeko batez osatuta egongo da.