HAIMAR ETXEBERRIAK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN IGANDEAN KANBON
2024/02/06
Larunbatean, bederatzigarren postuan helmugaratu zen TarnosenEssor Basquen eman diote hasiera 23 urtez azpiko txirrindulariek 2024ko denboraldiari. Larunbatean eta igandean lehen bi etapak ospatu ziren. Lehen egunean Bokaletik Tarnosera joan zen tropela eta bigarrenean, Zuraidetik Kanbora. Haimar Etxeberriak, Euskal Federazioaren maillotarekin, bederatzigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituen, hurrenez hurren. Lehen egunean, bostgarrena kilometroak, eguneko ihesaldia sortu zen, 3:30eko errenta lortu zuena. Etapa bukatzen ari zela, tarte hori 1:30era jeitsi zen, baina ez zen nahikoa izan tropelarekin bat egiteko. Ihesaldikoen sprintean Ilan Larmet (DIN) gailendu zen eta tropelean Haimar Etxeberria Ansalasek bederitzagarren sailkatzea lortu zuen.Bigarren egunean, eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen berriz ere Etxeberriak. 40. kilometroan sortu zen 27 txirrindulariko taldea, tropelarekin 1:30ko errenta lortu zuena. Etapa bukatzear zegoela, azken itzulian, ihesaldiak bost segunduko tartea zuen soilik, baina orduan Etxeberria lanean hasi zen errenta hori berriz ere 40 segundura igotzeko. Horrela, tropelak ezin izan zituen aitzineko txirrindulariak irentsi eta sprintean erabaki zen garaipena. Etxeberriak berak jo zuen erasoa, baina Gari Lagnet (DIJ) baionarra izan zen azkarrena Tom Mainguenaud (CRE) eta Haimar Etxeberria Ansalasen aitzinetik.Heldu den asteburuan, otsailaren 9tik 11ra, azken hiru etapak ospatuko dituzte: Le Tour de Basse Navarre (Donapaleu), La Ronde du Pays Basque (Donazaharretik Donibane Garazira) eta Tour de La Soule (Maule) probak izanen dituzte.Haimar Etxeberriaren balorazioa:
(Argazkia: Martin Early)