HAIMAR ETXEBERRIA GARAILE VALLADOLIDEKO KLASIKAN

2024/04/16
HAIMAR ETXEBERRIA GARAILE VALLADOLIDEKO KLASIKAN
Garaipen berri honekin Espainiako Kopako lidergotza berreskuratu du irundarrakFinisher-Kern Pharma taldeko Haimar Etxeberria irundarrak bertze garaipen bat lortu du asteburuan, Angel Lozano eta Jesus Nietoren omenezko Valladolideko XIII Klasikan. Espainiako Elite eta 23 urtez azpiko Kopako bostgarren proba zen eta garaipen honekin, Etxeberriak txapelketa honen lidergotza berreskuratu du. 161 kilometro luze zuen ibilbidea osatu zuen tropelak, tartean puntuagarriak ziren 7 mendate gaindituta. Taldea ez zen hautsi ibilbidean zehar eta lasterketaren garaipena sprintean erabaki zen, ohi bezala. Marcos Gómez (Technosylva-Maglia) eta Álvaro López (Extremadura Pebetero) izan ziren eguneko iheslariak eta gerora, Juan Lozano (Valverde-Ricardo Fuentes) ere batu zen taldetxora. Minutu bateko errenta lortu bazuten ere, gibeletik talde nagusiak estatu zuen eta Potilloko gainean irentsi egin zituen. Eroriko bat ere protagonista izan zen egunean zehar eta arrazoi beragatik, lasterketa eten behar izan zen, anbulantziarik ez zegoelako. 12:00ak aldera, lasterketa berhartu, eta helmugara ailegatu ziren sprintean bukatzeko. Helmugan Haimar Etxeberriak bere abiadura erakutsi zuen eta besoak altxa zituen, Francesc Bennassarren (Caja Rural-Alea) eta Gabriel Ochandoren (Gomur-Cantabria Infinita) aitzinetik. Horrela, Haimar Etxeberriak Espainiako Kopako liderraren maillota berreskuratu du. Haimar Etxeberriak berak egin du garaipenaren balorazioa: