HAIMAR ETXEBERRIA BIGARREN GIPUZKOAKO ERLOJUPEKO TXAPELKETAN
Irundarra Gipuzkoako txapelduna izan zen gainera, 23 urtez azpiko kategorian
Atzo arratsaldean ospatu zen, Aizarnazabalen, Gervaisen Oroimenezko Gipuzkoako Erlojuaren Kontrako Txapelketa. Bost lasterketa ospatu ziren bertan, junior mailako emakumeena eta gizonezkoen, afizionatu mailako emakumeena eta gizonezkoena eta txirrindularitza egokituko erlojupekoa. Afizionatuen mailan, gizonezkoetan, Haimar Etxeberria irundarra bigarren postuan sailkatu zen eta 23 urtez azpiko Gipuzkoako txapelduna ere bilakatu zen.
21 kilometroko erlojupekoa osatu zuten afizionatu mailako mutilek, eta bertan Telcom taldeko Mikel Mujika nagusitu zen, ibilbidea 26:39 minutuetan eginez. Haimar Etxeberriak irabazleak baino 41 segundo gehiago behar izan zituen erlojupekoa osatzeko eta horrela, bigarren postuan sailkatu zen. Hala ere, honekin Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen 23 urtez azpiko kategorian. Hirugarren postua berriz, Laboral Kutxako Aitor Agirrek eskuratu zuen.
Hemen duzue Txirrindulariak.com webgunean igotako bideo-laburpena: