GUTXIGATIK EZ ZUEN ERROIBIDEK DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA ESKURATU

2019/10/27
GUTXIGATIK EZ ZUEN ERROIBIDEK DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA ESKURATU
Salleko 66
64 C.B. Erroibide

66-64 galdu zuten Sestaon Sallekoren aurka, jokalari batzuk bajan zituzten eta taldea azken minutuetara nekatuta iritsi zen neurketa irabazteko

Garaipen eta porrot batekin aurre egiten zioten Sestaon jokatzen zuen partiduari Erroibidek, orain arteko bi neurketak azken segunduan erabaki ziren, eta hirugarren hau ere bide beretik joan zen. Bigarren porrot honekin, irundarrak sailkapeneko zazpigarren postuan kokatuta daude, beraien alde oso average onak lortzen ari direnak bigarren itzuliari begira.

Zortzi jokalarirekin joan zen Sergio Martin Sallekoren aurka lehiatzera, horietako bi Erroibideren klubeko harrobietako taldekoak ziren eta kokildu ezean, neurketari erritmoa ezarri zioten. Lehen minutuak eta laurdena Erroibiderentzat izan ziren, 16-20 irabazten hasi ziren joko maila handia erakutsiz.

Bigarren laurdenean ordea etxeko taldeak ordezko jokalariak erabiltzen hasi zen, freskotasuna eman zioten taldeari eta Erroibidek ezarritako lehen minutuetako erritmo altuaren precio ordaindu zuen. Laurdena 21-13 irabazi zuen Sallekok eta beraz atsedenaldira 37-33koarekin iritsi zen.

Atsedenalditik bueltan neurketa oso berdinduta jarraitzen zuen. Erroibidek zonakako defentsa jarri zuen, eraginkorra egin zen lehen minutuetan baina sestaoarrek azken minutuetan ondo erasotu zuten eta puntu batengatik berriro ere laurdena irabazi zuten. Hirugarren laurdenaren amaieran, 52-47koa adierazten zuen markagailuak.

Nabaritzen zen Erroibideren jokalariak oso nekatuta zeudela, baina ez zuten amorererik eman eta borrokan jarraitu zuten. Beñat Mirandaren hirukoek mantentzen zuten lehian taldea, 26 puntu lortu zituen orotara. Atzean ere azken izerdiak bota zituzten irundarrek baina neurketa berdintzeko eta garaitzeko zutenean erasoan ez zuten asmatu eta beraz, 66-64ko emaitzarekin denboraldiko bigarren porrota jasan zuten.