Gutxi iraun du zortziko finaleko esperientziak

2017/06/12
Gutxi iraun du zortziko finaleko esperientziak

GRANOLLERS: álamo, Cabanas (3), García, Ferrer, Figueras (7), Cañellas (5), Resina (2). Vicente (4), Flores, Arnau García (2), Pérez (4), Guàrdia, Sastre, Cumplido, Da Silva (4), Kasal.

BIDASOA: Zubiria, Aldaba (1), Nonó (2), Odriozola (10), Borragán (7), Serrano (3), Lancina (1). Dejanovic, Cavero (2), Martínez, Beltza, Muiña, Basaric (1), Azkue, Popovic (2).

MARKAGAILUA: 1-3, 3-5, 6-7, 8-7, 12-10, 17-13 (atsedenaldia), 19-16, 22-18, 24-21, 27-24, 30-25, 31-29.

Lehen kanporaketan gelditu da Bidasoa Errege Kopako zortziko finaletik kanpo. Ligako laugarren sailkatuari aurre egin dio Leonen, baina ez du aurrera egitea lortu.  Zubiria atezaina fin ibili da hasieran, eta lehen abantailak bidasoarren aldekoak izan dira. 15.minututik aurrera, ordea, Granollersek aginte makila hartu du. Lau goleko errenta eskuratu du atsedenaldirako (17-13).

Aldagelatik bueltan, 5-1eko defentsarekin saiatu da Bidasoa, eta errenta murriztu du, Kauldiren bi golei esker (17-15). Lehian jarraitu du Bidasoak, eta gol bakarrera hurbiltzeko aukera galdu du 20.minutuan. 3-0 eko partzial batekin, norgehiagoka erabaki du Granollersek. Barcelonak irabazi du Errege Kopa, laugarren aldiz segidan.

Kontratua luzatu dio klubak Cuétarari

Jacobo Cuétara entrenatzailearen kontratua luzatu du Bidasoak. 2017/2018 sasoiaren amaierara arteko konpromisoa zuten, baina 2020ra arte luzatuko dute harremana. Entrenatzaile asturiarra 2016ko udaran iritsi zen Artalekura, eta lehen denboraldian, taldea Asobal Ligan mantendu eta Kopako zortziko finalera sailkatu du.