GURUTZ AGINAGALDEK LEHENDAKARITZAN JARRAITUKO DU
2022/11/20
Beste hautagaitzarik ez zenez aurkeztu, Bidasoako bazkideek Gurutz Aginagalderen zerrenda aukeratu zuten
Bidasoa Klubeko bazkideek Gurutz Aginagalderen hautagaitza aukera zuten atzo arratsaldean Artalekun ospatu zen Ezohiko Batzarrean. Honen ondorioz, Aginagalde klub irundarreko lehendaria izaten jarraituko du datozen lau urteetan.
Atzo arratsaldean ospatu zen Bidasoako Ezohiko Batzarra eta lehendakaritza berria aukeratzeko bozketa egin zuten klubeko bazkideek. Gurutz Aginagalderen hautagaitza izan zen hauteskundeetara aurkeztu zen zerrenda bakarra eta beraz, 55 bazkide bertan zirelarik, orain arteko presidenteak, horretarako osatu duen lantaldearekin, jarraituko du kluba gidatzen. Atezain ohiaren bigarren agintaldia izanen da hau.