GURE TXOKOA IGOERA FASEA JOKATZETIK HURBIL

2024/01/09
GURE TXOKOA IGOERA FASEA JOKATZETIK HURBIL
Beti Ona CD 0
2 Gure Txokoa KKE
Urteko lehen jardunaldian Beti Ona garaitu zuen eta orain eskura du, denboraldiko bigarren zatian, igoera fasea jokatzeko txartelaGipuzkoako Ligako Erregional mailako taldeak martxan jarri dira dagoeneko urte berriarekin batera. Urtarrilaren 7an jokatu zuten lehen jardunaldia eta Gure Txokoari dagokionez, Beti Ona garaitzeko gai izan zen, 0-2ko markagailuarekin. Atsedenaldira hutsean ailegatu baziren ere, bigarren zatian lortu zuten bi golak sartzea. Mikel Irazokik sartutako lehenak lasaitasuna eman zion taldeari eta Apexak egindako bigarrenak, bermea. Hiru puntu gehiago batuta, orain lehen fasea bukatzeko azken partidua gelditzen zaie jokatzeko, hain zuzen ere, heldu den asteburuan, Matzadan San Marcialen kontra jokatuko dutena. Beratarrek irabaziz gero, zuzenean sailkatuko lirateke igoera fasea jokatzeko. Garaipenik lortu ezean, Gure Txokoak Landetxa aurkari zuzenaren emaitza berbera lortu beharko luke txartela eskuratzeko. Ganix Zubieta Gure Txokoako entrenatzailea: