GRAVNIn parte hartzeko debekua altxatu diete Iparraldeko pilotariei
2016/03/18
Frantziako Pilota Federazioak Iparraldeko pilotariei GRAVNI lehiaketan parte hartzea debekatu zien joan den astean, Espainiako Federazioaren presioaren ondorioz. EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Iparraldeko pilotariak bildu ohi dituen lehiaketa da. Tartean eskualdeko pilotariak daude, jakina. Joan den astean hasi zen lehiaketa, eta Iparraldeko pilotariek ez zuten lehen jardunaldian parte hartu.
Aste honetan, berriz, debekua altxatu diete. Espainiako Federazioak baimena “salbuespen”gisa eman dutela adierazi du. Iparraldeko pilota ligako eta Euskadiko Federazioko ordezkariek azpimarratu dute pilota federazioen eta kluben arteko harremanak eta bakoitzaren eskubideak argitu behar dituztela.