GORKA KIJERAK EHUN PARTIDU JOKATU DITU REAL UNIONEKIN

2023/01/19
GORKA KIJERAK EHUN PARTIDU JOKATU DITU REAL UNIONEKIN

Lehena 2012ko irailaren 8an jokatu zuen Mendizorrozan, Deportivo Alavesen kontra

Gorka Kijerak ehun partidu ofizial jokatu ditu Real Unioneko kamiseta jantzita zuela. Hain zuzen ere, pasa den abenduaren 8an jokatu zuen ehungarrena, CE Sabadell taldearen kontrako neurketan.

Jokalari hernaniarrak 2012ko irailaren 8an egin zuen debuta talde txuribeltzarekin, Mendizorrozan Deportivo Alavesen kontra jokatu zuen neurketan. Orduan, 3-0 galdu zuen Real Unionek. Ondotik, SD Eibar taldetik eta CD Mirandesetik pasatu zen Kijera. 2020ko udan itzuli zen Irunera, gaur egungo taldeko kapitanetako bat izateko.

Kijerak lau denboraldi egin ditu guztira Real Unionen, eta 98 norgehiagoka jokatu ditu ligan, Bigarren B mailan eta gaur egungo Lehen Federazio mailan, talde txuribeltzaren kamiseta jantzita zuela. Honez gain, Errege Kopako bi neurketa jokatu dira eta lau gol sartu ditu horietan.