GORKA KIJERA: “AURREDENBORALDIKO HELBURUA TALDEA ERATZEA ZEN ETA LORTU DUGU”

2022/09/02
GORKA KIJERA: “AURREDENBORALDIKO HELBURUA TALDEA ERATZEA ZEN ETA LORTU DUGU”
Real Unioneko defentsaren ustez aurredenboraldian egindako lana agerian geratu da lehen neurketa ofizialen emaitzetanGorka Kijerak modu positiboan baloratu du Real Unionek aurtengo aurredenboraldian egindako lana. Futbolean, edozein taldeko kiroletan bezala, batera lan egitea garrantzitsua da. Hain zuzen ere hori izan da talde txuribeltzaren helburua denboraldiko prestaketetan. Kijeraren ustez lan honek fruituak eman ditu eta horren adierazle dira lehen bi neurketa ofizialetan lortutako emaitzak. Aurredenboraldiaz mintzatzeaz gain, Real Unioneko defentsak Ligako lehen jardunaldia eta RFEF Kopako neurketak baloratu ditu eta igande honetako Atletico Balearesen aurkako norgehiagokaren aurreikuspena ere eman du.(Argazkia: RC Celta)