GORKA ETXEBERRIAK REAL UNIONEKO KIROL ZUZENDARITZAN JARRAITUKO DU
Real Unionek eta Gorka Etxeberiak akordioa lortu dute, egungo zuzendariak klubaren kirol idazkaritzaren buru izaten jarraituko du, gutxienez, 2022ko ekainaren 30era arte.
Gorka Etxeberria Aldasorok (Donostia, 1972) ibilbide luzea du munduan Futbola, non lehen eta bigarren entrenatzaile bezala aritu den, baita kirol zuzendari bezala ere.
Irunera hainbat liga eta herrialdetatik igaro ostean iritsi zen, 2020ko urtarrilan. Besteak beste, Espainian, Arabiar Emirerrietan, Ingalaterran, Australian edota Portugalen aritutakoa da Etxeberria. Espainiako ligari dagokionez, Real Zaragozan, Girona Fc-en, Deportivo Alavesen, desagertutako UD Salamancan eta Unionistas CF-en bere haziak jarri ostean, gaur egun, Real Unioneko kirol-zuzendari bezala dihardu.
Emery familiaren etorrera kontratua berritzeko unean oso garrantzitsua izan dela aitortu du Etxeberriak: “Emery familiak konfiantza, gertutasuna eta seriotasuna transmititzen dit. Haiekin harremanetan nagoenetik, dagoeneko egiten ari garenari batuko dioten energia eta ilusioa sumatu ditut. Emery familiaren taldeak klubean egiteko dagoena eguneratuko dutela bermatu izana, klubeko sail guztiak hobeto antolatzeko beharra nirekin partekatzea eta kirol-arloan daukagun antolaketa eta egitura-ideia errespetatu eta partekatzea erabakigarriak izan dira beste denboraldi batez jarraitzeko erabakia har nezan".