Gomez eta Behobide izan dira onenak San Martzialera igoeran
2017/06/27
XLI edizioa izan zuen larunbatean Super Amara BATek antolatzen duen San Martzialera igoerak. Goizez izan zen, lehen aldiz, eta arrakasta eduki zuen proposamenak, iaz baino 30 parte hartzaile gehiago izan baitziren (145, guztira).
José Antonio Gómez de Arribak irabazi zuen gizonezkoen mailan, iaz bezalaxe. 13:38ko denbora egin zuen, 2016an baino 12 segundo gutxiago. Imanol Gonzalezek eta Alberto Chacónek osatu zuten podiuma. Emakumezkoetan, Claudia Behobidek jantzi zuen txapela, 16:56ko markarekin. Olatz Zabala gelditu zen bigarren, eta Mónica Tellechea hirugarren.