GOLA BESTERIK EZ ZEN FALTA
Saririk gabe baina oso lan polita eginez, hutsean bukatu zen atzo eguerdian jokatutako partidua
Real Unionek eta Mirandesek puntuak banatu zituzten. Juan Dominguezen taldeak abagune argienak iza zituzten, baina Galanek eta Orbegozok ez zuten asmatu Mirandesen atea urratzen. Neurketa bukatzeko bost minutu faltan, Real Unionek bi aukera izan zuen berdinketa deuseztatzeko, baina baloia ez zen sartu eta golik gabe, norgehiagoka berdinketarekin amaitu zen.
Lehen 45 minutuetan Real Union jaun eta jabe izan zen Stadium Galeko berdegunean. Galan eta Orbegozo min hartuta zelaitik irten behar izan zuten, baina hori gertatu aurretik gauzatu gabe aukera asko izan zituzten. Mirandesek sosegua eman nahi izan zuen neurketari, eta pixkanaka baloiaren jabetza izatearekin batera, norgehaigoka moteldu zuen.
Atsedenalditik bueltan, presio handia ezarri zuen berdegunean. Aurrelariek goitik eragiten zuten presioa eta zailtasun handiak izan zuen Mirandeseko defentsak atzetik baloia ateratzeko orduan. Minutuak aurrera egin ahala, Mirandesek intentsitatea handitu zuen eta Real Unionen defentsak lan gehiago izan zituen. Hala ere, neurketako azken abagunea etxeko taldeak izan zuen, Javi Martinezek hain zuzen. Neurketa bukatzeko bost minutu faltan, aurrelari nafarraren errematea zutoinera joan zen.
Emaitza honen ondoren, Real Union sailkapeneko hamabigarren postuan mantentzen da 31 punturekin. Talde txuribeltzaren hurrengo norgehiagoka Getxoko Arenasen aurka izango da, larunbatean 18:00etan Gobelako berdegunean.