Gola beharko du Real Unionek Condominan

2015/05/29
Gola beharko du Real Unionek Condominan

Igoera faseko lehen kanporaketako itzulikoa jokatuko dute igandean UCAM Murciak eta Real Unionek. Murtziako Condomina zaharrean izango da, 17:30etatik aurrera. 3.500 ikusle har ditzake futbol zelaiak. Joanekoan markagailua hutsean utzi ondoren, gola beharko dute bi taldeek. Etxekoak neurketa irabazi beharko du kanporaketa gainditzeko. Real Unionek, berriz, aski izango du 1-1etik gorako berdinketa guztiekin. Hemezortzi jokalari eraman ditu Aitor Zulaika entrenatzaileak Murtziara. Baina ez du deialdiaren inguruko xehetasunik eman. Bakarra, Gaizka Saizar ez dela sartuko, min hartuta baitago.