Gol festarekin hasi du urtea Mariñok
2019/01/01
MARIñO 4-0 Nª SEñORA DEL BELEN
Garaipen argiarekin itzuli da Mariño Emakumeen Bigarren Mailako lehiaketara. Nagusitasunez menderatu zuen igandean Nuestra Señora del Belen Burgosko taldea, lehen itzuliko azken norgehiagokan. Denboraldiko laugarren garaipena du Mariñok, eta urrun utzi ditu dagoeneko jaitsiera postuak. Zazpi puntu ditu sailkapeneko gune gorrian dagoen Gazte Berriak taldeak, eta hamazazpi irundarrek. Zortzigarren postuan daude, eta lau puntura daukate zazpigarren den Añorga. Asteburuan etxean jokatuko du berriro Mariñok. Bigarren itzuliari hasiera emango dio, denboraldiko neurketa zailenetariko batekin. Oiartzun hartuko dute urdinek Landetxan.