Gol festa izan da Landetxan
2015/11/16
Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen igande eguerdian Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Neurketaren emaitza harrigarria izan zen. Peñas Oscenses azken sailaktuak hiru gol sartzea lortu zuen Landetxan. Eta hala ere, jipoia jaso zuen. Sei gol sartu zituen Mariñok, ia ligan daramatzan guztien erdia. Garaipenak indarra eman die urdinei, baina sailkapenean ez du eraginik izan. Zortzigarren postuan jarraitzen dute neskek. Hurrengo jardunaldian Mulier-Osasunari egingo diote bisita. Sailkapeneko hirugarren postuan daude nafarrak.