GOL FESTA GALEN
Real Unionek Stadium Galen Leioa 5-0 irabazi du, hasieratik amaierara arte, erakustaldia eman du Aitor Zulaikaren taldeak.
Duela urte asko Real Unionek gaur erakutsi duen maila ematen ez zuela. Leioak ezin izan du ezer ere egin irundarren jokoa geratzeko eta Zulaikarenak inoiz baino trebegoak aritu dira atearen aurrean. 5-0eko garaipen sendo eta bikain honekin, Real Union multzoko bigarren postura igo da 23 puntu eskuratuta.
Lehen zati benetan bikaina jokatu du Real Unionek, orain arteko minuturik onenak. Hasieratik, Real Union neurketa eta baloiaren jabetzaren agintea hartu du eta Leioa bere arean sartu du. Lehen minutuetan, Jorge Galanekin bat bikoa egin ostean, Sergio Llamasek 1-0eko aukera izan du, baina Urtzi Iturriozen aurrean zegoela, ez du asmatu baloia sarera bidaltzen. 13.minutuan, ordea, Gexan Elosegik 1-0eko gola egin du: hernaniarrak desmarke bikaina egin du, Galani erdiratu dio, honek lehen aukeran ez du asmatu eta aldaratzean, Elosegik sarera bidali du baloia.
⚽️GOLAAAAAAAAAAAAAAAA!
— Kiroletik (@Kiroletik) January 24, 2021
????????13.minutuan @REALUNIONCIRUN 1-0 aurreratu da markagailuan!
????Gexan Elosegiren desmarke bikaina, Galanek ez du lehen aukeran asmatu eta hortxe agertu da berriz hernaniarra.
A ZER NOLAKO URTEA @gexanelo|rena! pic.twitter.com/gHvbuId97T
Azkar erreakzionatu Leioak eta gola egin eta hurrengo minutuan, Gorka Garaik sekulako abagunea izan du neurketa berdintzeko, baina ‘Txusta’-k geldiketa ikaragarria egin du gola ekiditeko. Berdinketaren gola izan zitekenetik, Real Unionen bigarren gola heldu da. Beste desmarke on baten balitatua, kasu honetan Sergio Llamasena, Riverok sakonean utzi dio baloia eta Urtziren ate aurrean ez du huts egin gasteiztarrak.
⚽️GOLAAAAAAAAAAAAAAAA!
— Kiroletik (@Kiroletik) January 24, 2021
????Zalantzati ospatu du, baina @S_Llamas|ek 2-0ekoa egin du!
????????Beste desmarke on bat eta definizioan bikain gasteiztarra.
23 minututan, 2-0 @REALUNIONCIRUN|en alde❗️ pic.twitter.com/OLwC6O1UdK
23 minututan bi gol erdietsi ditu Real Unionek, jokoan eta markagailuan oso nagusi Aitor Zulaikaren taldea. Hala ere, hiru minututan gol berri bat egiteko hiru abagune izan du: lehenean, Madrazo ez da iritsi Capeletek erdiratutako baloira; bigarrenean, Sergio Llamasen jaurtiketa Leioako atezainak gelditu du; eta hirugarrenean, Galan jokoz kanpo zegoela argudiatuta, gola baliogabetu diote.
Aldageletatik bueltan, neurketak erritmo mantsoagoa izan du, Real Unionek ez zuen arriskatseko beharrik, baina ausarta izan da eta baloiaren agintea izaten mantendu du. Arrisku handirik sortu gabe, Real Unionen hirugarren gola Sergio Llamasen oinetatik heldu da. 58.minutuan, Gexan Elosegik korner baten alderatzea jaso du, defentsari bikain iskin egin dio eta gasteiztarrari baloia sarera bidaltzeko moduan utzi dio.
⚽️GOLAAAAAAAAAAAAAAAA!
— Kiroletik (@Kiroletik) January 24, 2021
????????@REALUNIONCIRUN|en 3⃣. gola @S_Llamas|ek egin du! Gasteiztarraren 2⃣.na!
????@gexanelo|k area ertzean iskin egin eta Sergio Llamasi gola eskura utzi dio.
Talde txuri-beltzaren erakustaldia! pic.twitter.com/Hi6WofWlC5
Riverok arriskuarekin jaurtitako faltaren bitartez iritsi da eguneko laugarren gola. Atezainak baloia kanpora bidali, kornerreko aldaratzea, beste behin, Sergio Llamasi erori zaio eta honen jaurtiketa zuzenean De Miguel atezainaren ate-barrura joan da. Sergio Llamasek hat-trica eta neurketa benetan izugarria egin du. Bosgarren eta azken gola Mario Capelete irundarrak egin du, De Miguel atezaina oso motel atera nahi izan du baloia, jokalari txuri-beltzak ostu eta gola egin du.
⚽️GOLAAAAAAAAAAAAAAAAK!
— Kiroletik (@Kiroletik) January 24, 2021
4⃣ @S_Llamas|en ????????????-????????????????????????.
5⃣ @MarioCapelete|k baloia ostu eta baloia sarera.
2 minututan @REALUNIONCIRUN|en bi gol egin ditu! pic.twitter.com/72W3bFHNpP
3-0ekoarekin Real Unionen neguko fitxaketak, Zourdine Thiorrek, debuta egin du eta 5-0ekoarekin, Aitor Zulaikak Josu Lazkanoiturburu harrobiko jokalariari debutatzeko aukera eman dio.
Atsedeneko jardunaldiaren aurretik, Real Unionek sentsazio bikainak utzi ditu: defentsan abagune guztiak zapauzten; erdigunean, baloiaren jabetza bikain kontrolatuta; eta aurrealdean, aukerak egiaztatzen. Aitor Zulaikaren Real Union honek itxura bikaina du.