Gol bakarreko aldea atera dio Granollersek Bidasoari

2017/04/10
Gol bakarreko aldea atera dio Granollersek Bidasoari

GRANOLLERS: Sastre, Cabanas (4 goles), Marc García (1), Ferrer, Figueras (2), Resina (2), Gassama. álamo, Vicente (2), Flores, García (4), Pérez (5), Cañellas (5), Cumplido, Fernandes (3), Kasal.

BIDASOA: Zubiria, Crowley (3), Nonó (8), Odriozola (7), Borragán (2), Popovic (1), Lancina. Dejanovic, Cavero (2), Vázquez (2), Martínez, Beltza, Serrano (2), Muiña, Basaric.

MARKAGAILUA: 0-1, 3-3, 7-7, 10-7, 11-8 y 12-11 (atsedenaldia); 14-15, 17-17, 19-21, 22-22, 25-24, 28-27.

Laugarren sailkatuaren etxean irabaztetik gertu izan zen Bidasoa, larunbatean Granollersen. Amaierara arte egon zen arerioarekin lehia bizian. 15.minutuan markagailuan aurretik jarri zuen Caverok. Atsedenaldirako, ordea, etxeko taldeak hartu zuen abantaila (12-11). Bigarren zatiari hasiera bikaina eman zion Bidasoak, eta bi goleko errenta ere hartu zuen 47.minutuan (22-22). Amaierarako minutu bakarra falta zela, 27-26koa zen markagailua. Bidasoarren defentsak ezin izan zuen kataluniarren erasoa gelditu, eta bi puntuak etxean geratu ziren. Sailkapeneko bederatzigarren tokian dago Bidasoa, eta Guadalajara hartuko du larunbatean, apirilaren 15ean, Artaleku kiroldegian.