GOL ASKOKO BERDINKETA FEDERAZIO KOPAKO FINAL ZORTZIRENETAN

2019/01/10
Federazio Kopan Durangoko Kulturalaren aurkako norgehiagokaren antzera, atzo Peña Sporten zelaian 3-3ko berdinketa eskuratu zuen Real Unionek
GOL ASKOKO BERDINKETA FEDERAZIO KOPAKO FINAL ZORTZIRENETAN
Peña Sport 3
3 Real Union

Kostata lortutako berdinketa eskuratu zuen atzo talde txuribeltzak Peña Sporten San Frantzisko futbol zelaian. 2-1 atzetik joan ondoren, 2-3 aurreratzeko gaitasuna erakutsi zuten Juan Dominguezen mutilek, baina beste behin, azken minutuan berdinketaren gola eskuratu zuten. Bueltako partidua urtarrilaren 23an ospatuko da Stadium Galen.

Real Unionek gogotsu hasi zuen norgehiagoka eta azkar aurreratu ziren markagailuan Javi Martinezen gol baten bidez. Baina lehen zatia amaitzear zela, epaileak etxeko taldearen alde penalti bat adierazi zuen eta 11 metroko jaurtiketaren bidez partidua berdintzea lortu zuen Peña Sportek.

Bigarren zatian ordea, etxeko taldea nagusitu zen lehen minutuetan eta azkar gola eskuratu zuten markagailuan 2-1ekoa jartzeko. Haize ufadak handitu ziren eta baloiaren mugimendua asko geldiarazi zen, Real Unionen joko erasokorra zailduz. Ostera, Real Unionek egindako aldaketek partiduan eragin handia izan zuten eta zelaian erasoago sentitzen hasi ziren. Hala, Lizarragak eta Orbegozok izan zituzten abaguneak golean bilakatu zuten eta 2-3 aurretik jarri ziren markagailuan.

Azkenik, Tudelanoren aurka gertatutakoaren antzera, Peña Sportek azken minutuetan berdinketa eskuratu zuen. Hala ere, oraingoan Federazio Kopako norgehiagoka denez, gol askoren berdinketa emaitza ona da bueltako partiduari begira.