GOIKOETXEA-IRASTORZA, TXAPELDUNAK HONDARRIBIAN

2020/10/17
GOIKOETXEA-IRASTORZA, TXAPELDUNAK HONDARRIBIAN

Goikoetxea-Irastorza bikoteak irabazi du Hondarribiko 'Grand Slam' a, Beaskoetxea-Lopez mendean hartuta (14-15, 15-8 eta 5-3).

280 pertsona gerturatu dira Jostaldi pilotalekura Jai Alive Zesta Punta enpresak antolatu duen Hondarribia Grand Slameko finala zuzenean ikusteko; egun, koronabirusa dela-eta, legediak baimentzen duen mugara heldu dira.

Neurketari dagokionez, lehen setean gorriek agintzen hasi dira eta. Goikoetxeak gogor ekin dio partiduari, 5-3rako bi hormako hiru tanto ikusgarri sinatu ditu. Beaskoetxeak, aldiz, txokoa aukeratu zuen setaren lehen zatian bi tanto egiteko. Partida berdinduta zihoan, Goikoetxea-Irastorzaren hiru tantoko gehieneko errenta zuten (6-3 eta 7-4) eta bi bikoteek askotan aldatu dituzte pilotak; lau jokalariek txapelketa irabazteko dituzten trikimailu guztiak erabili dituzte.

Atsedenaldiaren ostean, 8-6koarekin, urdinek markagailua irauli dute, baina astiro, 8, 9, 10 eta 11ko berdinketak lortu behar izan dituztelako 11-12 eta 11-13koan aurretik jarri aurretik. Hala ere, lehen seta Beaskoetxea-Lopezentzat izan da (14-15) eta 42 minutuko joko bikainaren ostean, laurek euren kalitatearen xehetasunak utzi dituzte. Bi bikoteetako edozeinek seta bereganatzeko aukerak izan dituzte.

Bigarren txandan Goikoetxea-Irastorza haginka egitera atera dira eta 9-2ko aldearekin ihes egin dute. Zuzenean hirugarren setaren bila irten dira, baina ez da hain erraza izan; izan ere, Beaskoetxea-Lopezek erreakzio bikaina izan dute, 10-7ra hurbilduz, baina, ezin izan dute saihestu gorriek bigarren seta ere eramatea eta berdinketa haustea.

Berdinketa haustean, gorriak nagusi izan dira markagailuan, baina neurketa errematatzea kostatu zaie. 2-0eko tantoa 39 pilotakadakoa izan da eta jokoak, ia hiru minutu iraun du. Lehia gogorra izan da eta azkenean faboritoak irabazle atera dira, baina asko izerditu egin behar izan dute.

Finalaren aurretik, beste partida bat jokatu da, Julen Basterra hondarribitarra, Hondarribiko harrobitik irteten den lehen puntista, hain zuzen ere. Basterr 2007an hasi zen puntista lanetan, Jostaldiaren birmoldaketaren eta Jai Alivek Hondarribiko Pilota Eskolarekin duen lankidetzaren ondotik. Basterra-Del Río bikoteak 25-18 gainditu du Benetrix-Manzisidor.