GOIKOETXEA-AIMAR FINAL ERDIETAN DIRA

2021/09/28
GOIKOETXEA-AIMAR FINAL ERDIETAN DIRA

Hondarribia Grand Slameko B multzoan, Arbe-Lopezek Hormaetxea-Manzi garaitu zituzten eta txapelketan aurrera egiteko aukerekin jarraitzen dute.

Hondarribiako Grand Slam txapelketako bigarren jardunaldian Goikotxea-Aimar eta Arbe-Lopez bikoteek garaipenak erdietsi zituzten. Lehenek, txapelketako bigarren garaipena eskuratu zutelarik, zuzenean final erdietarako txartela eskuratu zuten; bigarrenek, aldiz, bai ala bai txapelketan jarraitzeko norgehiagoka irabazi behar zuten eta saiakeran ez zuten huts egin.

A multzoan, Goikoetxea-Aimarrek lehen jardunaldian irabazi zuten (2-1 Erkiaga-Etchetori); beraz, ostiralean eskuratutako garaipena finalerdietarako txartela eskuratzeko balio izan zitzaien. Gorriek erraz menderatu zuten lehen seta (15-9), baina bigarrenak garapen desberdina izan zuen eta asko kostatu zitzaien berdinketa haustea (15-14). Olharan-Del Rio 1-4 aurreratu ziren, eta, gainera, kontrako 11-5 irauli behar izan zuten. Seta Goiko-Aimarren alde eroriko zela zirudienean, 2-8ko partzial batek 13-14koa jarri zuen markagailuan. Jendeak hirugarren set bat ikusi nahi zuten, baina ez zen horrelakorik suertatu.

B multzoari zegokion neurketari dagokionez, Arbe-Lopez Hormaetxea-Manci irabaztera behartuta zeuden txapelketari agur esan nahi ez bazioten, lehen ostiralean Beaskoetxea-Zabalaren aurka galdu baitzuten (2-0). Faboritoak ziren eta egoera delikatua salbatu zuten. Lehen setean zazpi tantoko errenta izatera iritsi ziren (12-5), baina Hormatexea-Manzi borrokatu eta 12-10era hurbildu ziren. Bigarren setean nabarmenagoa izan zen Arbe-Lopezen nagusitasuna, 28 minututan lortu zuten garaipena, 15-8.