GO FIT HONDARRIBIAK DENBORALDIKO LEHEN BANDERA LORTU ZUEN SANTANDERREN
Mikel Orbañanosek arraunlariak Santanderreko uretan nagusitu ziren, baina hurrengo egunean Lekeition laugarren bukatu zuten. Iker Cortesenak ordea emakumezkoetan, bi estropadetan azkenak izan ziren iristen
Santanderreko urak berdez tindatu ziren eta Go Fit Hondarribiak denboraldi berri honen lehen bandera erdietsi zuten. Gogoak zituzten Mikel Orbañanosenak lehen bandera hau lortzeko, izan ere, lehen bi estropadetan Oriotarrak nagusitu ziren eta garaipen honek sailkapenean puntu batean gerturatzea ahalbidetzen zituen. Hain zuzen, oriotarrak izan ziren bigarrenak helmugara iristen, Zierbena izan zen hirugarren eta ohorezko postuak Santurtzik itxi zituen.
Hauen atzetik, Donostiarra izan zen bostgarren, egungo txapeldunak den Urdaibai Avia seigarrenak izan ziren, Cabo galiziarrak zazpigarren izan zen eta Ondarroa zortzigarren. Azken postuetako lehian, Kaiku izan zen bederatzigarren helmugara iristen, Astillero bukatu zuen hamargarren postuan, Lekittarra azkenaurrekoak izan ziren eta San Pedro izan zen azken sailkatua.
Hori larunbateko estropada izan zen, baina igandekoa oso ezberdina izan zen Hondarribitarrentzat. Larunbateko sailkapenaren arabera irten ziren uretara eta Leikeitioko uretan ez ziren espero zuten bezain ondo ibili. Santanderren garaipena erdietsi bazuten, Bizkaiko uretan laugarren bukatu zuten eta Orio bigarren postuan bukatu zuenez, sailkapen nagusian zazpi puntuko abantaila lortu zuten. Santurtzi irten zen garaile Lekeitiko ur mugituetan eta Donostiarra izan zen Orio eta Hondarribiaren tartean sartu zen trainerua.
Zierbena izan zen bostgarrena Hondarribiarekiko segundu batera, Cabo seigarrenak izan ziren, Urdaibai zazpigarren eta Kaiku zortzigarren. Azkeneko postuetan Ondarroa iritsi zen bederatzigarren postuan, hauen atzetik San Pedroren Libia trainerua, azkenaurrekoa Lekittarra izan zen eta Astillero izan zen eguneko trainerurik motelena.
Horrela dago Eusko Label Ligako sailkapen nagusia lehen lau estropadak jokatuta:
Euskotren Ligako lehen bi estropadetan Ama Guadalupekoa motelena
Oriotarrak eta Arraun Lagunak izan ziren Euskotren Ligako lehen bi estropaden garaileak. Nadeth Agirreren gidaritzapean aritu ziren arraunlariak klubaren historiako lehen ikurriña eskuratu zuten. Santanderren Donostia Arraun Lagunaken, Donostiarraren eta Hondarribiaren aurretik bukatu zuten, azken hauek minutu bat eta 12 segundu galdu zituzten horiekiko.
Lekeition ere Iker Cortesen arraunlariak azken sailkatuak izaten bukatu zuten, baina arerioekiko hurbilago bukatu zuten. Donostia Arraun Lagunak Orio baino azkarrago ibili zen oraingo honetan, bost segunduko abantaila izan zuten Oriorekiko eta 20 Donostiarrarekiko. Hondarribitarrak Arraun Lagunak iritsi eta 25 segunduetara heldu ziren helmugara.
Lehen bi estropaden ondoren, horrela dago Euskotren Ligako sailkapena: