GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMANKORRA BEHE BIDASOA ESKUALDEKO ARRAUN KLUBENTZAT

2021/06/08
GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMANKORRA BEHE BIDASOA ESKUALDEKO ARRAUN KLUBENTZAT

Legution jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteak 14 domin eta Hondarribia Arraun Elkarteak 10 domin eskuratu zituzten. Orotara, 24 izan ziren Behe Bidasoa eskualdera ekarritako dominak.

Aulki finkoko lehiaketak ugaritzen diren heinean, aulki mugikorreko denboraldiak ere aurrera egiten du. Pasaden asteburuan Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen, asteburu honetan Euskadiko Txapelketako dominak jarriko dira lehian eta, urtero bezala, ekainaren amaieran, Espainiako Txapelketa izango dute jomugan Behe Bidasoa Eskualdeko arraun elkarteek.

Santiagotarrak Arraun Elkartea 14 domin eskuratu zituelarik bueltatu zen Irunera. Jone Laguardiak (1x infantil emakumezkoetan); Irati Laguardiak, Maitane Zapirainek, Elaia Saezek eta Ane Calvok (4x kadete emakumezkoetan); Ane Calvok eta Elaia Saezek (2x kadete emakumezkoetan); Beñat Jimenezek, Ander Ibargoienek, Pablo Martinezek eta Oier Zazpek (4x junior gizonezkoetan) eta Nerea Seijok eta Garazi Lasartek (2x absolutu emakumezkoetan) izan ziren urrea lortu zituzten arraunlariak.

Luke Solozabalek, Mikel Laguardiak, Oier Emazabelek eta Inhar Romanok (4x infantil gizonetan); Ander Ibargoienek eta Pablo Martinezek (2x junior gizonezkoetan); Asier Reguerok eta Ioritz Telleriak (2x absolutu mutiletan); eta Aitzpea Gonzalezek eta Maitane Zapirainek (2x absolutu emakumezkoetan) podiumeko bigarren koskara igo ziren.

Azkenik, honako hauek izan ziren brontzezko domina jantzi zituzten ontziak: Alain Bereciartuak (1x infantil gizonezkoetan); Bittor Basterrak eta Adur Illarramendik (2x infantil gizonezkoetan); Maria Martinezek eta Maialen Bengoetxeak (2x infantil emakumezkoetan); Beñat Fernandezek eta Julen Villafrancak (2x kadete gizonezkoetan); eta Beñat Fernandezek, Jokin Antunezek, Oier Martinezek eta Julen Villafrancak (4x kadete gizonezkoetan).

Hiru maila desberdinetan zortzikoak atera zituen bakarra izan zen Hondarribia Arraun Elkartea.

Hondarribia Arraun Elkarteak ere Gipuzkoako Txapelketan lehiatu zen. Orotara, 60 arraunlari 18 ontzitan banatuta eraman zituen eta zortzikoa hiru mailatan atera zuen talde bakarra izan zen; horietatik bik garaipena erdietsi zuten. 10 domin eskuratu zituen Hondarribia Arraun Elkarteak: urrezko 4, zilarrezko 3 eta brontzezko 3.