Gipuzkoako Txapeldun izan da Hondarribiko zortzikoa

2015/04/28
Gipuzkoako Txapeldun izan da Hondarribiko zortzikoa

Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa irabazi zuen Hondarribia Arraun Elkarteko zortziko nagusiak. Igandean izan zen, Orion. Etxeko taldea gelditu zen bigarren, eta Santiagotarrak irundarra hirugarren. Hondarribiak baino hiru segundo gehiago behar izan zituen Oriok, eta hamaika gehiago Santiagotarrak-ek. Azken zortzi urteetan, zazpi aldiz irabazi du Hondarribiak Gipuzkoako Txapelketa. Joan den urtean besterik ez zuen huts egin. Ondorengo mutilak aritu ziren ontzi hondarribiarrean: Beñat Egiazu, Manex Alday, Julen Castrillon, Gorka Egiazu, Meltxor Amunarriz, Borja Oiarzabal, Iñigo Sagarzazu, Jon Muguruza, eta Iker de la Linde (lemazaina).