Gipuzkoako Txapeldun izan da Hondarribia Trainerilletan
2015/05/26
Gipuzkoako txapela jantzita amaitu du Hondarribia Arraun Elkarteak trainerillen estropadak protagonista izan dituen asteburua. Larunbatean Gipuzkoako Liga galdu zuen, azken jardunaldian bigarren izan ondoren. San Juanek irabazi zuen Mutrikun. Segundo erdiko aldea besterik ez zion atera berdeen ontziari. Hala ere, puntu bat gehiago bilduta, liga irabazi du talde arrosak.
Igandean Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Getarian. Lehia nagusia ontzi berdinen artean izan zen. Baina Hondarribiak irabazi zuen, 22 ehuneneko aldearekin. San Juan izan zen bigarren, eta Orio hirugarren. Lau segundo eta erdi gehiago behar izan zituzten horiek.