GIPUZKOAKO PENTATLOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA

2022/06/02
GIPUZKOAKO PENTATLOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA

Abuztuak 7 lehiatuko da, Urdanibia Plazan, eta lehendabiziko aldia izango da txapelketa hau ofizialki antolatzen dela

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, abuztuaren 7an Gipuzkoako Pentatloi Txapelketa ospatuko da, Irungo Urdanibia Plazan, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren laguntzarekin. Gainera, lehen aldia izango da Gipuzkoan txapelketa hau modu ofizialean antolatzen dela.

Pasa den asteartean, maiatzak 31, Irungo Udaleko kirol zinegotzia den Borja Olazabal ekitaldiaren antolatzaileekin eta beste udal teknikariekin bildu zen probak egiteko eta txapelketa non gauzatuko den aztertzeko.

Herri kiroletako pentatloia bost proba desberdinez osatua dago: harri jasotzea (100 kg-ko harri biribilari hogei altxaldi), giza proba (400 kg-ko harriari bi plaza, plaza bakoitzak 24 metro dituela), aizkora (45 ontzako bi enbor eta 54ko bat), txingak (50 kg-ko txingekin lau plaza) eta korrika (2 km).