Gipuzkoako eta Euskadiko talde onena izan da Santiagotarrak pistan

2019/01/13
Gipuzkoako eta Euskadiko talde onena izan da Santiagotarrak pistan

Jardunaldi bikoitza izan du asteburuan Santiagotarrak Kirol Elkarteko pistako sekzioak. Larunbatean Euskadiko Txapelketa antolatu zuen Irunen, eta igandean Gipuzkoakoan aritu zen, Orion. Bietan garaipena lortu zuen Irungo elkarteak taldeka. Senior mailan, Iñigo Garcia kanoista Euskadiko Txapeldun izan zen larunbatean, baina bigarren tokiarekin konformatu behar izan zuen Gipuzkoakoan. Olatz Zabala sekzioko entrenatzaileak, urrezko domina jantzi zuen bietan, 23 urtez azpiko kategorian. Espainiako Txapelketari begira ari dira dagoeneko pistako sekzioko piraguistak. Martxoaren 21ean eta 22an izango da, Sevillan.