GIO GAGUA GEORGIAKO SELEKZIOAREKIN ARITUKO DA
2023/03/10
Bere herrialdeko 21 urtez azpiko selekzioarekin bi lagunarteko jokatuko ditu Gaguak
Real Unioneko lehen taldeko jokalaria den Gio Gaguak Georgiako 21 urtez azpiko selekzioaren deia jaso du bi lagunarteko jokatzeko. Taldea martxoaren 22an Bulgariaren kontra ariko da eta martxoaren 26an berriz, Letoniaren kontra. Turkiako Belek herrian jokatuko dira bi hitzorduak eta Gaguak datorren martxoaren 20an bidaiatuko du taldearekin. Bi partiduak jokatutakoan, bueltatuko da jokalaria Irunera.