Gijonek ez du Bidasoaren lidergoa kolokan jarri

2016/02/07
Gijonek ez du Bidasoaren lidergoa kolokan jarri

GIJóN: Galarza, álvarez, Beret (3), Blanco, Cancio (1), Díez (1), Adrián Fernández (3), Ignacio Fernández, Ortega (1), Pellitero (4), Plaza (1), Rio (3), Rionda, Serdio (3), álvarez, Rodríguez

BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Azkue (5), Beltza, Bezbradica, Crowley (4), Davidovic, Martínez (3), Mouriño (2), Muiña (3), Odriozola (8), Portero (2), Vázquez, Villar, Gómez.

MARKAGAILUA: 3-0, 5-5, 6-6, 9-8, 10-10, 13-12 (atsedenaldia); 14-16, 16-16, 17-18, 17-21, 18-23, 20-27.

Irteera zaila zuen Bidasoak larunbatean. Juanfersa Gijoni egin zion bisita, sailkapeneko lehen postua ez galtzeko irabaztera behartuta. Oztopoa gainditu zuen, eta sendo jarraitzen du Asobal Ligara zuzenean igotzeko aukera ematen duen postu pribilegiatuan. Lehen zatian nagusi izan zen etxeko taldea. Bost minutu behar izan zituen Bidasoak lehen gola sartzeko. Gijon, berriz, eraginkor ibili zen. Hemeretzigarren minutuan hutsartea eskatu behar izan zuen Fernando Boleak, 9-7ko markagailuarekin. Atsedenaldiaren aurretik, berriz, aldea murriztea lortu zuten irundarrek. 13-12ko emaitzarekin amaitu zen lehen zatia.

Bigarrenaren hasiera ere orekatua izan zen, 41.minututik aurrera Bidasoak 0-5eko partziala lortu zuen arte.17-16tik 17-21era pasa zen Bolearen taldea, norgehiagoka ia erabakita uzteko. Etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen, eta hurrengo jokaldian gola sartu zuen Gijonek. 0-4ko beste partzial batek, ordea, talde asturiarraren itxaropena ezabatu zuen. Proba zorrotza gainditu du Bidasoa-Irunek, baina aurkariek ere ez dute hutsik egin, eta sailkapeneko lehen tokietan ez da aldaketarik egon.