Gertu izan duen puntua galdu du Hondarribiak

2015/10/21
Gertu izan duen puntua galdu du Hondarribiak

Ohorezko Erregionaleko liderraren etxean galdu zuen larunbatean Hondarribiak. 2-1 Tolosaren aurka, Berazubin. Talde sendoa da urdina, eta puntu guztiak bildu ditu orain arte. Mikel Llorenteren taldeak aurre egin zion, maila txukuna eman zuen, eta puntua laztantzera heldu zen. Baina 90.minutuan, Tolosak bigarren gola egin zuen, penaltiz.

Real Union Bk aurrea hartu dio Hondarribiari sailkapenean. 1-0 menderatu zuen Elgoibar, larunbatean Stadium Galen. Hasiera irregularra eman dio filial txuribeltzak ligari. Asteburuan Lesakan ariko da, Beti Gazteren kontra. Hondarribiak Zarautz hartuko du, sailkapenean puntu bat gehiago duen taldea.