Gehiago ere lortu ahal izan du Bidasoak

2018/03/28
BIDASOA: Rangel, Crowley (1), Beltza, Kauldi (3), Renaud (2), Salinas (5), Popovic (1). Ledo, Cavero (1), Aldaba (2), Nonó (2), Serrano (1), Azkue (4), Redondo, Lancina (5). GRANOLLERS: Oliveira, Cabanas (3), Figueras (3), Cañellas (3), Resina (3), Vukasin (4), Márquez. Guardia, Porras (2), Pérez (1), Ferrer, Valera, Pujol, Gassama (4), Silva (4). MARKAGAILUA: 4-1, 8-5, 9-7, 11-10, 13-12, 15-16 (atsedenaldia); 17-19, 19-22, 21-23, 23-24, 25-25, 27-27.
Gehiago ere lortu ahal izan du Bidasoak
Bidasoa 27
27 Granollers

BIDASOA: Rangel, Crowley (1), Beltza, Kauldi (3), Renaud (2), Salinas (5), Popovic (1). Ledo, Cavero (1), Aldaba (2), Nonó (2), Serrano (1), Azkue (4), Redondo, Lancina (5).

GRANOLLERS: Oliveira, Cabanas (3), Figueras (3), Cañellas (3), Resina (3), Vukasin (4), Márquez. Guardia, Porras (2), Pérez (1), Ferrer, Valera, Pujol, Gassama (4), Silva (4).

MARKAGAILUA: 4-1, 8-5, 9-7, 11-10, 13-12, 15-16 (atsedenaldia); 17-19, 19-22, 21-23, 23-24, 25-25, 27-27.

Partidaren aurretik pentsa zitekeenaren kontra, Granollersen kontrako puntua sari eskasa izan da Bidasoarentzat. Eskura izan baitu garaipena, beste amaiera estu batean. Lehen minutuetan kataluniarrak baino askoz hobeto aritu dira bidasoarrak, bai defentsan, baita erasoan ere. 8-4koarekin hutsartea eskatu behar izan du Antonio Rama entrenatzaileak, Bidasoaren erauntsia gelditu ezinik. Eragina izan du, ordea, eta hurrengo minutuetan, Granollersek hobera egin du nabarmen. Figueras piboteak markagailua berdindu du, 9-9koarekin. Are gehiago, atsedenaldirako, abantaila hartu du kanpoko taldeak.

Bigarren zatian abiada bat gehiago eman dio Granollersek partidari. Oliveira atezainaren geldiketei esker, kontraerasoan errenta handituz joan da. 19-22koarekin, sailkapeneko hirugarrenak garaipenerako bide zuzena hartua zuela zirudien. Bidasoak ez du amorerik eman, ordea, eta amaierarako hamar minutu falta zirela, markagailua berdindu du berriro (23-23). 27-26koarekin, erasoan falta egin du Granollersek, eta Bidasoak 50 segundo eduki ditu bi goleko errenta lortzeko. Baloia galdu du, alabaina, eta bost segundo falta zirela, 27-27koa sartu du Cañellasek.