Gaztetxoei dohainik probatzeko aukera emango die Aste Santuan Lur-Alai Squash Klubak
2021/03/25
Ikasturte erdia baino gehiago kirol jarduerarik gabe egon ondoan, Irungo haurrek otsailaren 22an berrekin zioten Eskola Kirola jarduerari. Era berean, azken asteetan ari dira kirol talde gehienek txikienentzako errutinak berreskuratzen. Aldiz, ohiko kirol eskaintzatik haratago joan eta zerbait ezberdina probatzeko aukera emango du Lur-Alai Squash klubak Aste Santuan.
Datozen bi asteetan, (astearte eta ostegunetan) 6 eta 14 urte bitartekoei, dohako saioak eskainiko dizkiete euskaraz eta ingelesez, zaletasuna piztu, eta klubaren dinamikan sartzeko aukera emanez. Izena emateko luralaisquash@gmail.com edota 687 97 64 96 telefonora deitu.