GAUA KORRIKALARIEK ARGITU ZUTEN
Maite Arraizak eta Chakib Lachgarrek Irun Hiria Gau Krosean garaile irten ziren. Ehundaka korrikalarik parte hartu zuten lasterketa bitxi honetan
Orotara 231 korrikalarik bukatu zuten aurreko larunbatean gauean Irungo erdigunean ospatu zen lasterketa, eta bertan, Maite Arraiza lazkaoarra eta Chakib Lachgarra oreretarrak garaipena erdietsi zuten emakumezkoen eta gizonezkoen mailan, hurrenez hurren. Higer Komarka Aldea Kirol Klubak antolatu zuen 6,2km-ko lasterketa eta distantzia txikia bazen arren, ibilbide gora-beheratsuak eta larunbatean egindako beroak lasterketa oso gogorra bilakatu zuen.
Emakumezkoetan Arraiza Idoia Pico irundarraren aurretik nagusitasun osoz gailendu zen; ordea, ezin izan zuen proba honetan duen errekorra hautsi, segundu gutxi batzuetara geratu zen. Gizonezkoetan ere Lachgarrek argi eta garbi irabazi zuen, bigarren sailkatua izan zen Imanol Cruzi minutu bateko aldea atera zion Lachgarrek.
Oso giro ona egon zen irungo erdigunean, jende asko hurbildu zen korrikalariei animoak eta arnasa pixkat ematera. Albiste aipagarri bezala, duela gutxi zendu zen Ibon Gonzalez korrikalari Tolosarra gogora ekarri zituzten denek.
Hauek izan ziren kategoria desberdinetako lehen bost sailkatuak:
Gizonak
• 1. Chakib Lachgar (Errenteria-Orereta) 19:45
• 2. Imanol Cruz (Donostia) 20:54
• 3. Ibai Alba (Hernani) 20:57
• 4. M’Barek Ait Benali (Hondarribia) 21:11
• 5. Oscar Zalakain (Donostia) 21:32
Emakumeak
• 1. Maite Arraiz (Lazkao) 23:55
• 2. Idoia Pico (Irun) 24:53
• 3. Nerea Egia (Donostia) 25:12
• 4. Olatz Zabala (Irun) 25:51
• 5. Ana Cruz (Pasaia) 26:17