Gaston Mouriño argentinarra fitxatu du Bidasoak
2015/06/17
Bidasoa-Irunek badu lehen pibotea 2015/2016 denboraldirako. Gaston Mouriño argentinarra da. Hogei urte ditu, eta 1'90m da luze. Argentinako selekzioarekin aritu da gazte mailatan. Colegio Ward Handball eskubaloi eskolan hazitako jokalaria da. Hurrengo denboraldian, elastiko horia jantzi eta Fernando Bolearen esanetara ariko da, Bidasoa-Irunen.