Garazin galdu du Hendaiak lehen partida

2016/10/03
Garazin galdu du Hendaiak lehen partida

NAFARROA: Cadot - Seychal, Erguy, Goycoetchea, Seychal - Gueçaimburu, Mateo - M. Iphar, Cachenaut, Carricart - F. Pérez, Laby - Toro, Perez, Berteretche.
Aldaketak: I. Iphar, Etchebarne, Anxo, Gastambide, Barnetche, Inchauspé, Tissier.

HENDAIA: Chaudière - Bainçonneau, Azpeitia, Gaillardet, Sallaber - Jimenez, Lopez - C. Pinon, Betachet, Labarthe - V. Pinon, Zubizarreta - Eceizabarrena, Ibarburu, Dudicourt.
Aldaketak: Azpiroz, Ezpeleta, Larribe, Sallenave, Labeguerie, Laurent, Jaubert.

Hirugarren jardunaldian galdu du Hendaiak lehen norgehiagoka. Etxean Maule mendean hartu ondoren, beste derbi bat jokatu behar izan du, etxetik kanpo oraingoan, Donibane Garazin, Nafarroaren aurka. Etxekoak nagusitu dira, defentsa sendo batean oinarritutako jokoari esker. Itxura ona hartu du neurketak Hendaiarentzat, lehen zatiko 32.minutuan markagailuan abantaila hartzea lortu baitu (6-9).

Bigarren zaian ordea, behin eta berriro jo du baxenafarren harresiaren kontra. Erasoko joko ona erakutsi dute xuriek, baina ez dute jokaldiak borobiltzen asmatu. Ezin izan dute puntu bakar bat gehiago ere lortu. Garazin galduta, multzoko lehen postua galdu dute hendaiarrek. Appameen aurkariak baino puntu bat gutxiago dute orain. Talde horixe hartuko dute, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian. Urriaren 16an izango da norgehiagoka, Ondarraitzen.