GARAIPENAREN ZAPOREA UZTEN DUEN BIGARREN POSTUA
23-Bidasoa-Irun (7+16): Rangel (7 paradas), Cavero (1), Crowley (1), E. Salinas (3), Barthe (2), Renaud (3), Azkue (6) -siete inicial-, Zabala (1), Aldaba, Serrano (3), Ledo (1 parada y 1 gol), De la Salud (2), Tesoriere y Kauldi.
37-Barça Lassa (16+21): Pérez de Vargas (12 paradas), Víctor Tomás (5), Ariño, N’Guessan (4), Petrus, Palmarsson (3), Ludovic (2) -siete inicial-, Ulrich (9), Entrerríos (1), Sorhaindo (1), Andersson (5), Gómez (3), Dolenec (2), Mem (1), Brito (1) y Moller.
Ilusio handiarekin bidaiatu zuten Bidasoako jokalariek eta zaleek asteburu honetan Lleidan jokatu den Asobal Kopara. 22 urte pasa ziren talde irundarrak txapelketa honetan parte hartzen ez zuela eta taldea grinarekin bidaiatu zuela nabaritzen zen.
Larunbatean Fraikin Granollers izan zuten arerio. Baja garrantzitsuak zituen Bidasoak, Rudi Seri eta Rodrigo Salinas etxean geratu ziren eta Kauldi Odriozola eta Xoan Ledo duda ziren. Hala ere, bigarren zatian defentsan eta erasoan erakustaldia emanez, talde kataluinarra 30-25 garaitu zuten. Bidasoak finalerako lehen txartela lortu zuen.
Bartzelona beste galaxiako bateko taldea
Jada garaipena lortu zuen Bidasoak, zalegoak eta taldeak horrela ospatu zuten, izan ere, finaleko aurkaria Bartzelona handia zen. Talde botoretsua da oso, Europako txapelketa lehiatzeko taldea, eta igandeko norgehiagokan beste galaxia batetan daudela nabaritu zen.
Hasieratik izan zen markagailuan aurretik Bartzelona. 20.minutuan 2-11ko markagailua ageri zen eta lehen zatia 7-18koarekin bukatu zen.
Bigarren zatian Bidasoak erasoan aukera gehiago aurkitu zituen, baina ezin izan zuten errentak gutxitu (10-21 35.minutuan). Errentak handiak baziren ere, Bidasoako zalegoak bere jokalarien jokaldiekin disfrutatzeko aukera izan zuen. Jon Azkuek Renauden pase on bat baliatuz, fly Eder bat eskuratu zuen. Azkenean, 60 minutuak pasata, 23-37 irabazi zuen Bartzelonak.
Talde kataluinarra izan zen garailea, baina irundarren bigarren postuak garaipenaren zaporea izan zuen.
Baina eskubaloiak ez du geldiunerik eta jada txipa aldatu beharko du Jacobo Cuetararen taldeak asteazkenean Errege Kopako joaneko partiduan zentratzeko. Asteazkenean, Recoletas Atletico Valladolid izango du aurrean.