GARAIPENAREN BIDERA BUELTAN
Ostegunekoa Artelkun zalegorik gabe jokatutako lehen neurketa izan zen eta estreinekoa ez zen batere onuragarria izan. Denboraldiko lehen porrota jasan zuten Leongo Ademarren eskutik eta arantza hori kentzeko asmoz, gaur Villa de Aranda taldea jaso dute Artalekun, ateak itixita gaur ere bai.
30 – Bidasoa Irun (13+17): Sierra, Cavero (2), Zabala (5), Serrano (6), Salinas (2, 1 p.), Tesoriere, Matheus da Silva; Ledo, Crowley, Gey (1), Kauldi (6), Aginagalde , De la Salud (3, 2 p.), Nieto (1), Bartók (3, 2 p.), Bonanno (1).
25 – Blasgon y Bodegas Ceres Villa de Aranda (13+12): Castro, Megías (2), Llorens, Cunha (2), Novais (6, 1 p.), Elustondo, Pombo (1); De Vega, Leonel (1), Brian (1), Calvo (1), Sukic (1), Linares (2), García (8).
Bidasoa Irun garaipenaren bidera itzuli da igande honetan, Blasgon eta Bodegas Ceres Villa Aranda mendean hartuta (30-25). Partida irundarren nagusitasunarekin hasi da, eta bost minutu eskasetan hiru goleko errenta lortu du, Iker Serranok bi gol egin ditu (sei tanto orotara) eta Zabalak beste bat. Hori dela-eta, Villa de Aranda taldeko entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du, baina hurrengo 10 minutuetan ere, Bidasoa neurketaren jaun eta jabe izan da (15.minutuan, 7-4). Ordutik aurrera, Bidasoari erasoan argiak itzali zaizkio eta birritan, lau minutuz golik egin gabe egon dira. Horrek, kanpoko taldea markagailuan hurbiltzera eta aurretik jartzera ere ahalbidetu du (24.minutuan, 9-10). Hala ere, irundarren aldeko amaierako partzial batek neurketa atsedenaldira 13-13ko berdinketarekin bidali ditu bi taldeak.
Bigarren zatiaren hasiera lehen zatiko amaieraren oso antzekoa izan da, Villa de Arandako taldea hobeago kokatu da kantxan eta lehen abantaila minimoak lortu dituzte (41.minutuan, 18-19). Orduan, Xoan Ledoren lana oinarri izanik, Bidasoa erosoago jokatzen hasi da; izan ere, neurketako azken herenean, kanpoko taldeak 6 gol soilik sartzeko aukera izan du.
45.minutuan eta 21-21ko berdinketarekin, Bidasoak errenkadan bost gol erdietsi ditu Serrano, de la Salud, Mikel Zabala eta Kauldi Odriozolaren-birritan- bidez eta nuerketa guztiz sententziatu dute. Azkenean, 30-25 mendean hartu du Bidasoak Villa de Aranda taldea.