Garaipenarekin agurtu du Leka Eneak Europako lehia

2017/12/18
Garaipenarekin agurtu du Leka Eneak Europako lehia

ETTU Cup lehiaketatik kanpo geratu da Leka Eneako gizonezkoen talde nagusia. Partida bikaina jokatu zuen igandean Stockerau austriarraren kontra. Garaipena ere lortu zuen (3-2), baina emaitza ez zen nahikoa izan joaneko 3-1ekoari buelta emateko. Zaleen babesa eduki zuen taldeak, Sonia Etxazarreta lepo bete baitzuten. Endika Diezek, Jaime Vidalek eta Dani Palaciosek maila handiko mahai tenisa eskaini zuten, eta oso gertu eduki zuten hurrengo faserako txartela.

Historiako emaitza onena berdindu du Leka Eneak, hala ere, hirugarren fasean galduta. Austriako Stockerau taldea mendean hartzea, alabaina, klubaren historiako pasarte gogoangarrienen artean geratuko da. Izan ere, munduko 100 onenen zerrendan dauden bi jokalarik galdu baitzuten Sonia Etxazarretan.