Garaipenak ihes egin dio Bidasoari

2016/10/09
Garaipenak ihes egin dio Bidasoari

PUENTE GENIL: De Hita, Moyá (1), Cuenca (1), Muñoz (4), Josic (8), Rudovic (8), Moreira (3). Oliva, Revin, Paraja, Porras (3), Mekaru (1), Díaz (1).

BIDASOA: Zubiria, Martínez, Crowley ( 4), Borragán (6), Kauldi(1), Basaric (1), Popovic. Dejanovic, Cavero (3), Nonó (6), Aldaba, Serrano (2), Muiña (2), Lancina (5).

MARKAGAILUA: 3-2, 6-5, 8-10, 8-12, 10-13, 15-15 (atsedenaldia); 16-19, 19-22, 20-24, 22-26, 24-29, 30-30.

Joan den astean Puerto Saguntoren aurka puntu bat lortu ondoren, berriro berdindu du Bidasoak, oraingoan, etxetik kanpo. Kordobako Puente Genilen izan da. Saguntoren aurkako lehiakoaren kontrakoa gertatu da. Bidasoak izan du abantaila ia norgehiagoka osoan zehar, baina ezin izan du lehia erabat apurtu. Bizirik mantendu du arerioa, eta gogotik ordaindu du.

Bi aldiz gertatu zaio gauza bera Bidasoari. Lehen zatian, 10-13ko abantaila izan dute horiek, baina berdinketarekin iritsi da atsedenaldia (15-15). Bigarren zatian are handiagoa izan da horien abantaila, 19-24koarekin (15'). Sei goleko errenta hartzeko erasoa ere izan du Jacobo Cuétararen taldeak. Ez du lortu, baina hala ere, 24-29ko markagailuarekin sartu da Bidasoa azken bost minutuetan. Ez du egoera ondo kudeatzen asmatu, eta Puente Genilek berdintzea lortu du, defentsako lan on batekin. Irabazteko azken aukera bat ere izan dute irundarrek, 7 metroko jaurtiketa bat izan baitu Borraganek, baina huts egin du. Laugarren puntua bildu du Bidasoak, eta jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du.