Garaipenak ihes egin dio berriro Mariñori
2015/10/20
Irabazteko modurik ez du aurkitu oraindik Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Seitik bost partida berdindu ditu jada, denak segidan. Igandean Sarrienan berdindu zuen, Leioako Emakumeak taldearen etxean. Bi aldiz hartu zuten abantaila irundarrek lehen zatian. 2-1ekoarekin joan ziren aldagelara. Bigarren zatian aldeari eusteko lana izan zuten urdinek, baina gola, sei minutu falta zirenean iritsi zen, 84.ean. Jaitsiera postuetatik kanpo dago Mariño, baina zaila izango da puntuz-puntu aurrera egitea. Asteburuan ez da jardunaldirik egongo. Hurrengo hitzordua urriaren 31n izango du Mariñok. Sailkapenean atzetik duen Pauldarrak hartuko du Landetxan.