GARAIPENAK BATZEN JARRAITZEN DU REAL UNION ROCAK

2023/01/31
GARAIPENAK BATZEN JARRAITZEN DU REAL UNION ROCAK
Real Union Roca 3
0 Usurbil FT

Carlos Garciaren mutilek Usurbil FT garaitu zuten Galeko anexoan

Real Union Roca: Iza; Arteaga, Gordo, Olaciregui, Chan (Rodriguez, 66. min.); Letamendia (Arzuaga, 66. min.), Ollo, Sanchez, Corvo (Chacon, 78. min.); Palenzuela (Gonzalez, 78. min.), Blanco (Abad, 78. min.).

Usurbil FT: Garcia; Iruretagoyena, Ibai Marcos (Uli, 71. min.), Azpiazu (Mujika, 68. min.), Guadix (Dorronsoro, 63. min.); Urrutia (Ander Marcos, 76. min.), Galan, Otaegui, Ugalde (Niño, 55. min.), Berasategui; Fiore.

Emaitza (3-0): 1-0, Blanco (6. min.); 2-0, Palenzuela (7. min.); 3-0, Palenzuela (43. min).

Epailea: Lander Alvarez Perez. Txartel horia atera die Galani (34. min.) eta Berasateguiri (62. min.) Usurbil FT taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 17. jardunaldia. Galeko anexoa. 200 ikusle inguru.

Real Union Rocak bertze garaipen bat erdietsi zuen asteburuan Usurbil FT taldearen kontra. Galeko anexoan aritu ziren Carlos Garciaren mutilak eta bertan, 3-0 irabazi zieten usurbildarrei. Azkar aurreratu ziren irundarrak eta lehen zatian erabakita utzi zuten neurketa.

Lehen zatiko seigarren minutuan sartu zuten etxekoek lehen gola, Blancoren eskutik. Gainera, minutu bat beranduago, Palenzuelak bigarrena eskuratu zuten, neurketan sortutako bigarren abagunean, hain zuzen ere. Horrela, 2-0ekoarekin, Real Union Rocak bere nagusitasuna erakutsi zuen zelaian eta Usurbil FT-k ezin izan zuen ezer egin hauek gainditzeko. Atsedenaldira iristeko bi minutu falta zirenean berriz, Palenzuelak bere bigarren gola, eta partiduko hirugarrena, sartu zuen eta horrela, erabakita gelditu zen jardunaldia.

Bertze hiru puntu gehiagorekin, lider jarraitzen du talde irundarrak sailkapenean. 39 puntu ditu guztira, Universidad de Deustok baino hiru gehiago eta Touring-ek eta Euskaldunak baino zortzi gehiago. Horrela, datorren asteburuan, Astigarrako Mundarro taldea bisitatuko dute Garciaren mutilek.