GARAIPENA ETA BERDINKETA LEKAENEARENTZAT
Iberdrola Ligako Superdibisioa ez da aurreko urteetako bera izaten, maila altuagoa nabaritzen da jardunaldiak pasatzen diren einean; izan ere, ligako talde gehieneko aurrekontuak handitu dituzte eta taldeak hobetu ere.
ASSA Alicante talde zen aste honetan Sonia Etxazarreta kirol gunea bisitatzen zuen taldea, sailkapeneko laugarrenak 10 punturekin. Irundarrek garaipena behar zuten europako puntuetan finkatzeko eta hain justu, alacanteko taldeari puntuetan hurbiltzeko eta hala egin zuten.
4-1 irabazi zuten etxekoek, baina aise lortutako garaipena dela badirudi ere, asko sufritu zuten Lekeneako neskek garaipena lortzeko. Hain zuzen ere, Ioana Teclak irabazitako setak bi puntu bakarrarengatik irabazi baitzuten eta binakakoa ere gutxiengo aldearengatik aurrera atera zuten.
Garaipen honekin, Lekaenea europako txapelketa jokatzeko postuan kokatzen da, bostgarrena 8 punturekin.
Gizonezkoak ETTU Cupa buruan
Denboraldiko laugarren berdinketa lortu zuten Lekaenea taldeko mutilek, kasu honetan, San Sebastian de los Reyes talde madrildarraren aurka. Berdinketak beti izaten dira norgehiagoka gogorrak, eta hala izan zen. Endika Diezek eta Jaime Vidalek 3-1ekoa jarri zuten irundarren alde, puntu bat zihurtatuz. Baina kanpokoek azken bi setetan maila handia dutela erakutsi zuten eta norgehiagoka berdindu zuten Ichinose eta Carlos Francoren bitartez.
Partida honen ostean, Lekaenea gizonezko taldeak ETTU Cuparen hurrengo fasean zentratzen da, izan ere, PPC Villeneuvois irabazi eta gero, txapelketan inoiz baino hurrunago iritsi dira. Hurrengo aurkaria Chartres ASTT izango da, orain arte Sonia Etxazarretak Kirol Guneak ezagutu izan duen talderik indartsuena. Zita, igandean, abenduak 9 11:00etan.