GARAIPEN SENDOA ETA ZORNOTZA BEGIBISTAN
Neurketa erraza izango zela aurreikusten zen, izan ere, Eibar taldea sailkapeneko azkenengoa da, zalantza bakarra zelaian zentratzen zen. Unbe zelaiak ezaugarri bereziak ditu, haize ufada handiak izaten dira bertan eta euria gehitzen denean jokoaren erritmoa asko zailtzen du.
Irundarrak euren partiduaz gain, Zornotzan jokatzen zen norgehiagoka begibistan zuten ere. Amorebietan Zornotzak Elorrioren aurka jokatzen zuen eta bigarrenaren garaipen batek irundarrak puntu batetara hurbil zitezkeen sailkapenean.
Denboraldiko bigarren zati honetan Zaisa Txingudi Rugby Cluba sasoiko dago eta argi geratu zen azken neurketa honetan. Irundarrei irabaztea soilik balio zaie eta horregatik lehen minututik partidua irabaztera irten ziren arerioaren maila erreparatu gabe. Horrela, atsedenaldira 0-45eko markagailuarekin iritsi ziren, 40 minutu faltan norgehiagoka itxi zuten.
Erlaxatu ezean, aldageletatik bueltan Zaisa Txingudi Rugby Klubak erritmo berean ekin zioten bigarren zatiari. Norgehiagoka irundarren alde zegoela argi zegoen baina jokalariek gehiago nahi zuten eta amaieran neurketa 0-94 irabazi zuten, hau da, bigarren zatian lehenengoan baino puntu gehiago lortu zuten.
Oso partidu ona eta serioa larunbatean Zaisa Txingudi Rugby Klubak jokatutakoa eta garaipenaz gain, beharrezko bost puntuak lortu zituzten. Gauzak horrela, Zornotzarren porrota eta bonus puntuak ez lortzearen ondoren, irundarrak puntu batetara hurbildu dira sailkapenean, bigarren postua begibistan izanik. Beraz, geratzen diren hiru norgehiagokak zinen garrantzitsuak izango dira. Lehen arerioa, Gaztedi taldea Plaiaundiko zelaian.