GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA

2020/03/01
GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA
Hendaiako Estadioa 35
26 Roques Sur Garonne

Goi-mailako neurketa batean talde Hendaiarrak sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dien garaipena lortu zuen 35-26 Roques Sur Garonnen aurka

Hendaiako Estadioak neurketa tranpa jokatu zuen, sailkapenean hiru puntu atzetik zuen taldearen aurka, Roques Sur Garonnen aurka, jokatu zuten. Hendaiarrek jakitun ziren garaipenak bi puntu baino gehiago balio zutela eta hasiera-hasieratik bi puntuak lortzeko merituak egin zituzten. Ez zioten aukerarik eman Roques Sur Garonneri eta amaieran neurketa 35-26 irabazi zuten hendaiarrek.

Emaitza honen bidez sailkapenean arnas pixkat hartu du Hendaiako Estadioak, 10.postuan jarraitzen dute, jeitsiera postuetatik at baina 11.sailkatuarekiko bost puntuko errenta lortu dute. Hendaiarren hurrengo neurketa martxoaren 14an izango da etxetik kanpo sailkapeneko azkena den Eysinesen aurka.