GARAIPEN GARRANTZITSUA SALBAZIOA LORTZEKO BIDEAN

2018/12/10
Hondarribiak 3-1 irabazi zuen Añorgari eta denboraldiko zazpigarren puntua eskuratzen du. Elgoibar sei puntura dituzte hondarribiarrek, preferente mailan mantentzeko azken postuan dagoen taldea
GARAIPEN GARRANTZITSUA SALBAZIOA LORTZEKO BIDEAN
Hondarribia F.E. 3
1 Añorga KKE

Astea Xanti Lazkoz entrenatzailearen kaleratzearekin hasi zuen Hondarribia Futbol Taldeak. Koldo Aramburuk hartu zuen ardura eta badirudi ondo egin diola aldaketak taldeari.

Bost jardunaldi jarraian galdu eta gero, hondarribitarrek igandean garaipen berri bat lortu zuen, denboraldiko bigarrena hain zuzen. Añorga izan zen arerioa, sailkapeneko 14.na 14 punturekin, eta lan handia egin ostean bigarren zatian hiru puntuak etxean geratzea zihurtatu zuten berdeek.

Bigarren zatia 1-1eko markagailuarekin hasi zen eta 80.minuturarte ez zen mugitu. Azken hamar minutuetan etxekoek 2-1ekoa eta 3-1ekoa egin zuten, 80.minutuan eta 85.minutuan hurrenez hurrenez.

Markagailu horrekin norgehiagokaren amaierara iritsi zen. Hondarribiako Futbol Taldeak hiru puntu berri hauekin zazpi gehitzen ditu osotasunean, salbazio postuetatik bost puntutara. Hurrengo astean, Beti Gazteren aurka arituko da preferente mailan mantentzeko ezinbestekoak diren beste hiru puntu eskuratu nahian.