Garaipen estua lortu du Bidasoak Benidormen kontra

2016/12/04
Garaipen estua lortu du Bidasoak Benidormen kontra

BIDASOA: Dejanovic, Crowley, Nonó (1), Odriozola (3), Borragán (1), Serrano (1), Azkue (3). Cavero, Martínez, Beltza, Aldaba, Zubiria, Muiña (4), Basaric (1), Popovic, Lancina (7).

BENIDORM: Mijuskovic, Torriko (1), Esteban (2), González, Grau (4), Jiménez (5), Cuartero (1). Marchán, Simonet (1), González, Bernabéu, Calle, Salinas (2), Chernov, Sáez (4), Vallés.

MARKAGAILUA: 3-2, 4-6, 5-7, 7-8, 9-10, 9-11, 12-13, 14-16, 15-17, 18-18, 20-19, 21-20.

Gol bakarreko aldearekin menderatu du Bidasoak Benidorm. Garrantzi handiko garaipena izan da, jaitsiera postuetan baitago Alacanteko taldea. Gogor lan egin behar izan du, hala ere, Artalekuko taldeak. Zailtasun handiak izan ditu Bidasoak, erasoan bereziki. Lehen zatian, Benidormek izan ditu abantaila gehienak. 9-11ko errentarekin hartu du aldagelarako bidea.

Bigarren zatiaren hasieran, hiru goleko aldea ere izan du kanpoko taldeak, 47.minutuan (15-18). Hamar minutu falta zirela, Bidasoak markagailua berdintzea lortu du, 3-0eko partzial batekin. 58.minutuan hutsartea eskatu du kanpoko entrenatzaileak, berdinketa apurtzeko asmoz. Baina Benidormek ez du aukera baliatu, eta Bidasoari irabazteko beta eman dio. Penaltia lortu du Bidasoak azken erasoan, eta Jon Azkuek sarera bidali du baloia. Hamaika puntu ditu jada Artalekuko taldeak, jaitsiera postuetan dagoen Morrazok baino sei gehiago.