Garaipen estua lortu du Bidasoak Antequeran
MERIDIANO ANTEQUERA: Alarcón, Bertos (1), Cabrera (1), Castro (8), Luis Castro, Ceballos, Escobar, López (2), Maireles, Morales (2), Ortega (4), Rodríguez (6), Santamaría (1), Villamarín, Moreno, Jiménez
BIDASOA-IRUN: Zubiria (1), Dejanovic, Azkue (4), Alzaga, Cavero (2), Crowley (3), Gimeno, Iriarte (2), Muiña (3), Penón (1), Revin, Trkulja (1), Vázquez (1), Zildzic (8).
MARKAGAILUA: 3-2, 5-5, 7-7, 10-9, 12-10, 14-13 (atsedenaldia); 16-16, 18-17, 19-21, 23-25, 25-26.
Bi puntuen saria lortu du Bidasoa-Irunek Antequerara egindako bidaia luzean. Norgehiagoka estua izan zuten irundarrek Fernando Argüelles pabilioiean. Lehen zatia parekatua izan zen, baina etxeko taldea markagailuan aurretik aritu zen orokorrean. Alberto Castro eta Alexis Rodriguez eraginkor ibili ziren erasoan. Bidasoak, aldiz, ez zuen jokorik onena erakutsi. Lehiari eutsi zion, hala ere, atsedenaldira arte (14-13).
Bigarren zatian hobera egin zuen Fernando Bolearen taldeak. Dena den, ez zuen lortu markagailuan alde egiterik. Orekatuta jarraitu zuen norgehiagokak. Trkuljak 22-25ekoa sartu zuen zazpi falta zirenean. Bazirudien azken txanpan eroso ariko zela Bidasoa. Baina sufritzea egokitu zitzaion. Bost minututan neurketa berdintzea lortu zuen Antequerak (25-25). Bi minutu eta erdi zituzten taldeek neurketa irabazteko. Jon Vazquezek gola sartu zuen, baina ia minutu osoa izan zuen Antequerak berdintzeko. Hutsartea eskatu zuen arren, ez zuen baloia atean sartzea lortu.