Garaipen erosoa lortu dute Elezkanok eta Zabaletak

2017/02/19
Garaipen erosoa lortu dute Elezkanok eta Zabaletak

ELEZKANO II/ZABALETA 22-6 VICTOR/ALBISU

Emozio handirik ez zuen izan Uranzuko Eskuz Binakako Txapelketako partidak. Zabaleta maila onean aritu zen, eta Albisuri nagusitu zitzaion, atzelari jotzaileen lehian. Bikotearen nagusitasuna baliatuta, errematean ere fin ibili zen Elezkano. Victor-Albistu bikoteak deseroso jokatu zuen Irungo pilotalekuan. 13-6ra arte eutsi zion aurkariari, baina hortik aurrera, Elezkano II-Zabaleta bikotearen gorria izan zen kolore bakarra. Garaipenari esker, finalerdietarako sailkatzea ondo bideratu dute Zaratamoko eta Etxarrengo pilotariek. Victorrek eta Albisuk, ordea, zail izango dute txartela lortzea.

Promozioko Txapelketako neurketaren emaitza: Errandonea/Martija 22-19 Gorka/Jaunarena.