GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA

2020/03/11
GARAIPEN BIKAINA ZAISA TXINGUDI ERRUGBI TALDEARENA
Zaisa Txingudy Rugby Club 19
10 Domiberia Errioxa

Bidasoatarrek sailkapeneko laugarrena den Domiberia Errioxa taldea garaitzeko kapazak izan ziren (19-10), hauspo izugarria denboraldi amaierari aurre egiteko 

Joanekoan Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak Domiberia Errioxaren aurka 94-12 galdu arren, Plaiaundin sailkapeneko laugarrenak direnak 19-10 garaitzeko indarra izan zuten. Errioxa oso talde azkarra da, baloia erritmo handian mugiarazten du, baina etxeko neurketak zelai artifizialean jokatzen dute eta Plaiaundiko lokatzak min handia eman zien.

Neurketaren hastapenean Errioxak eraman zuen partidaren agintea, hala ere, ez zuten entsegua gauzatzeko aukera handirik izan. Aurrean talde bidasoatarra hobe zebilen, baina 25.minutuan Errioxaren mugimendu bikain batek arratsaldeko lehen entsegua gauzatzea ahalbidetu zuen (0-5). Etxeko taldeak erreakzionatu zuen eta 22ko marran 10 minutu inguru jokatu zuten, aldiz, Errioxarrek bikain defeditu zuten 0-5eko mantentzeko. Bazirudien neurketa berdintzera zioala Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak, baina 37.minutuan Errioxak 0-10ekoa ezarri zuen atsedenaldira bi entseguren aldearekin joateko.

Atsedenaldiaren ostean Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak markagailua irauli zuen, konfiantzaz beterik irten ziren zelaira eta Errioxa txiki egin zuten. 50.minutuan lehen entsegua gauzatu zuten eta hamabi minutu beranduago bigarrena egin zuten 12-10 aurretik jartzeko.

Errioxak baloia izatera pasa zen berriz ere, puntuak lortu nahi zituen Irundik hutsean ez bueltatzeko, baina bidasoatarrek defentsan dena eman zuten entsegurik lortu ez zezaten. Neurketa bukatzeko lau minuturen faltan, 19-10ekoa ezarri zuen entsegua erdietsi zuen Zaisa Txingudi Errugbi Taldeak eta beraz, hiru puntu garrantzitsuak Plaiaundin geratzea lortu zuten.